• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Prestakuntza/ Graduetarako ikastaroak

Graduetarako ikastaroak


2010-2011 ikasturteaz geroztik, Unibertsitateko liburutegiak informazio gaitasunei buruzko ikastaroak ematen ditu.

 

Norentzat

Helburua da Unibertsitatean sartu berri diren ikasleei tresnak ematea informazioa bilatu, aukeratu eta erabiltzearekin zerikusia duen guztian laguntzeko. Ezagutza horiek beharrezkoak izango zaizkielako beren prestakuntza prozesu guztian, eta are gero ere, beren etorkizun akademikoan edo profesionalean ere beharrezkoa edukiko dutelako.

Horretarako, Erreferentzien Bulegoak sei ikastaro birtual ematen ditu NireIkasgelategia plataforman. IG (Informazio Gaitasuna": bilatu, ebaluatu eta erabiltzea izeneko ikastaroak graduetako lehen ikasmailetako ikasleei zuzentzen zaizkie.

Nahiz eta informazio gaitasun hauek zeharkakoak izan, eta diziplina guztietan baliagarriak izan, nahi izan genuen berezitasun-osagarri bat ere edukitzea, gradu guztiei egokituz, hein batean edo beste batean.


NireIkasgelategira sar zaitez zure ikastaroa bilatzeko
 

 

 

Ondorengo koadroan azaltzen dira IG ikastaroen sei edizioak zeintzuk diren, eta zer graduri zuzentzen zaion bakoitza:
 

IKASMAILA GRADUAK
NEK Ierako GI
  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
  • Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan
ING Ierako GI
  • Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan
  • Gradua Ingeniaritza Mekanikoan
  • Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (Tuterako campusa)
  • Industria Teknologietako Ingeniaritza
  • Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza (berezitasunak: Telekomunikazio Sistemak, Multimedia Sistemak eta Ikus-entzunezkoak, Telematika, Sistema Elektronikoak)
  • Informatikako Ingeniaritza
OSA Ierako GI
  • Erizaintza
  • Fisioterapia (Tuterako Campusa)
EKO Ierako IG
  • Ekonomia
  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea
JUR Ierako IG
  • Zuzenbidea
  • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
SOZ Ierako IG
  • Haur Hezkuntzako Irakaslea
  • Haur Hezkuntzako Irakasle Gradua
  • Haur Hezkuntzako Irakaslea
  • Haur Hezkuntzako Irakasle Gradua
  • Soziologia Aplikatua
  • Gizarte Lana

  

Graduetako irakasgaietan txertatzea


IG ikastaroekin graduetako ikasle guztiengana iritsi nahi genuen, beren ikasketak hasten diren unetik. Erabili den modua izan da graduko irakasgairen batekin lotzea (1. edo 2. ikasmailakoa), ikasle guztiek ikastaroan sartzeko aukera eduki zezaten.
2012-2013 ikasturtetik aurrera, Unibertsitatearen gradu guztiek badute dagokien IG ikastaroa atxikia beren irakasgairen bati.

Koadro honetan ikusten ahal dira IG ikastaroen txertatzea nolakoa den:

Graduak

Irakasgaia

(ikasmaila, seihilekoa)

Ikasmaila

 

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza Informatika (1. ik, 1.s.) NEK Ierako GI
Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa Informatika (1. ik, 1.s.) ING Ierako GI
Ingeniaritza Mekanikoa
Informatikako Ingeniaritza
Industria Teknologietako Ingeniaritza
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza
Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (Tutera) Informatika (1. ik, 2.s.)
Erizaintza Datu dokumentalen iturriak osasun arloan (1. ik, 2.s.) OSA Ierako GI
Fisioterapia Proiektuak egiteko datuen iturriak osasun arloan (2. ik, 1.s.)
Ekonomia Historia Ekonomikoa (2. ik, 2.s.) EKO Ierako IG
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Enpresaren Historia Ekonomikoa (2. ik, 2.s.)
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea
Zuzenbidea Filosofia eta Zuzenbidearen Teoria (1. ik, 1.s.) JUR Ierako IG
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak Ahozko eta idatzizko diskurtsoaren praktika (1. ik, 1.s.)
Haur Hezkuntzako Irakaslea Komunikatzeko trebetasunak eta IKT (1. ik, 1.s.) SOZ Ierako IG
Haur Hezkuntzako Irakasle Gradua
Haur Hezkuntzako Irakaslea
Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua
Soziologia Aplikatua
Gizarte Lana

Graduetako irakasgaietan txertatzea

Ikasleek IG ikastaro batean izena eman ahal izateko, aldez aurretik hitzarmena egin beharko da graduko irakasgai batekin. Ikastaroak ez daude pentsatuta ikasleek bakarka izena eman dezaten.
Autoprestakuntzako ikastaroak dira, zeinetan ikasleak lan pertsonalizatua eta bakarkakoa egin behar baitu, EUEren esparruan ezartzen diren beharren ildotik.
Hauek dira Liburutegiak hartzen dituen konpromisoak:

  • Ikasleei ikastaroa aurkeztea loturiko irakasgaiaren eskola batean. Aurkezpena laburra ohi da, ordu erdikoa gutxi gorabehera.
  • Ikastaroei arreta eskaintzea eta jarraipena egitea, ikasturte birtualaren foroen bidez eta Erreferentzien bulegoko arreta pertsonalaren bidez.
  • Irakasleei jakinaraztea ikasleen ikasturtearen jarraipena zenbatekoa den, aldez aurretik finkatu den egunean.

Ikasle bakoitzarentzat, datu hauek emango dira:

  • Moduluetako azterketetan lortutako puntuazioak.
  • Zenbat dokumentu ireki den, ikasturteko dokumentu guztiak kontuan hartuta.

Balioespena
Ikasturtearen jarraipenaren balioespena, irakasgaiaren testuinguru orokorraren barruan, irakasleei dagokie.
Liburutegiak uste du, hala ere, garrantzizkoa dela ikastaroaren jarraipenak ikasleek aldez aurretik ezagutuko duten balioespen berariazkoa edukutzea.


¿Qué biblioteca quieres?

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako Campusa
Avenida Tarazona s/n
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Osasun Zientzietako Campusa
Avenida Barañain s/n
31008 Iruña
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua