Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Wikipedia

Wikipedia Interneteko informazio-iturri ezagunena eta ikasleek gehien erabiltzen dutena bihurtu da.

Aldeko ezaugarriak:

  • Etengabe berrikusten eta eguneratzen da.
  • Editore batzuek beste batzuen lana gainbegiratzen eta berrikusten dute.
  • Informazio asko dago

Aurkako ezaugarriak:

  • Artikuluen egileak ez dira beti espezialistak; edonork idatz dezake Wikipedian.
  • Artikuluen kalitatean irregulartasuna dago.
  • Irregulartasuna artikulu berean, parte bakoitza egile desberdinarena baita.
  • Egileak ez dira beti objektiboak gai polemikoetan.
  • Ez da lehen mailako iturria eta ezin gara % 100ean fidatu datuen zehaztasunaz.

Wikipedia erabiltzeko aholkuak:

  • Beste informazio iturri batzuetarako ebaluazio irizpide berak aplikatzea.
  • Kalitateko bibliografia bat badauka, litekeena da artikuluaren fidagarritasun seinale bat izatea.
  • Wikipedia bigarren mailako iturri bat da; datuen sorburu diren lehen mailako iturriak aipatu beharko lituzke.
  • Artikuluaren eztabaida ikus daiteke onarpenaren gaineko ideia bat izateko edo artikuluan azaldutako ikuspegiaren neutraltasunik ezaren ideia bat izateko.

Ondorioak:

  • Ongi dago Wikipedia erabiltzea, beste entziklopedia batzuen antzera, batez ere gaira lehenengo hurbilketa bat egiteko. Ezin da izan lan baten oinarria.
  • Librea denez eta egile izengabeek idazten dutenez, zuhurtziaz jokatu behar da eta beste informazio iturri batzuetarako erabiltzen diren ebaluazio iragazkiak erabili behar dira.
  • Wikipedia erabili baino lehen egiaztatu beharko litzateke liburutegiak lanaren gaiari buruz espezializatutako beste entziklopedia bat daukan edo ez.
  • Wikipedia gaztelaniaz erabiltzen bada, komenigarria da artikuluari begirada bat ematea dakizkigun beste hizkuntzetan, alde nabarmenak dauden ikusteko, bai zabaltasunari, bai ikuspegiari edo neutraltasunari dagokienez.

Adibideak - Gaia: Bretton Woodseko akordioei buruzko lana

Hurrengo hiru estekak Bretton Woodseko akordioei buruzko lan baten sarrerak erabil daitezke; "Gure oharrak"; sakatuz horri buruzko jarraibide batzuk ikusten dira:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios
3. adibidea Nuestros comentarios

Campusa ez, beste leku batetik konektatua bazaude, baliabide elektronikoen atariaren. Erregistratu zarenean, jarraitu ibilbide hau: "Enciclopedias electrónics" -->  The New Palgrave Dictionary of Economics --> Search: "Bretton Woods"