Hasiera > Liburutegia > Ikasteko laguntza > Informazioa erabiltzea
¡Plagioa! University of Cardiff, Silvia Reciok azpititulatua, NUPeko Liburutegia |
Aurkezpena |
FAQ. Jabetza Intelektuala eta plagioa
Informazioa erabiltzea lan akademiko batean.
Bildutako informazioa lan akademikoaren euskarria da, lan akademikoa egiten laguntzen duena. Baina EZ da lan akademikoa.
Lan akademiko bat egitea ez da inoren informazioa kopiatu eta itsastea, hainbat iturritatik hartutako zatiekin testu bat osatzeko.
Lan akademiko batean bilatu, ebaluatu eta antolatu den informazioa erabiltzeko orduan, badira bi funtsezko alderdi:
Zenbait kasutan, zilegi da lerroalderen baten hitzez hitzezko aipua, betiere daukan garrantziagatik edo zentzuagatik justifikatuta badago. Horrelako kasuetan, komatxo artean jarrita aipatu behar da.
Norberaren lan batean informazioa zuzenean kopiatzeak, jatorria aipatu gabe, izen bat dauka: plagiatzea. Inoren lanak kopiatzea eta norberarenak balira bezala aurkeztea da.
Ez plagiatzeko zenbait arrazoi.
Zer den zilegi:
Zer EZ den zilegi:
Ondoko adibideetan lan batean sartutako informazio zati batzuk aurkezten dira. "Gure oharrak" izeneko laukian klik eginez, informazio zati horiek nork bere lan batean modu zuzenean sartzeko zenbait jarraibide ematen dira:
1. adibidea | |
Neanderthaleko gizakia gure ahaide hurbilenetako bat da eboluzio lerroan. Duela 25.000-30.000 urte iraungi bazen ere, Homo sapiensekin, gure arbaso zuzenenekin batera bizitzera iritsi zen. Le Moustier aitzuloan lehenengo tresnak aurkitu zirenez gero, kultura musteriense izenarekin ezagutzen den industria litiko bat garatu zuen. |
Ongi dago. Ez da beharrezkoa iturria aipatzea, sobera ezagunak eta onartuak direlako. |
2. adibidea | |
Neandertaleko gizakia (Homo neanderthalensis) Homo generoko espezie iraungi bat da, Europan eta Mendebaldeko Asiako zenbait tokitan bizi izan zena duela 230.000 eta 28.000 urte artean, Pleistozeno ertain eta garaian eta kulturalki Paleolitiko ertainean sartzen dena. Uste da 5.000 urte inguruko epe batean Europako lurralde beretan bizi izan zela Europako lehen gizaki modernoak ziren Cro-Magnon gizakiekin batera. Elkarbizitza horren ebidentziak aurkitu dira Châtelperron leizetan. |
Gaizki dago. Wikipediatik hitzez hitz kopiatutako testu bat da. Hitzez hitz kopiatutako aipu bat denez, komatxo artean jarri eta zein iturritakoa den aipatu behar da. Nolanahi ere, aztertu behar da hitzez hitzezko aipua beharrezkoa ote den. Beharbada hobe litzateke testuaren parafrasia egitea norbere hitzekin eta aipua ez egitea, datuak aski ezagunak badira. |
3. adibidea | |
Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, gizaki modernoak bere geneen % 1 eta % 4aren artean partekatzen ditu neandertalekin. |
Gaizki dago, datu horiek zein iturritakoak diren aipatu behar da. |
4. adibidea | |
Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, gizaki modernoak bere geneen % 1 eta % 4aren artean
partekatzen ditu neandertalekin (Cagliani 2010).
CAGLIANI, M. 2010. Efectivamente llevamos a los neandertales dentro. En: Mundo Neandertal. Disponible en: http://neanderthalis.blogspot.com/2010/05/efectivamente-llevamos-los-neandertales.html" |
Gaizki dago, datu horien iturria aipatu behar da. Aipatzen den artikuluak beste lan bateko datuak erabiltzen ditu, eta hori da nork bere lanean aipatu eta erabili behar duena, hura delako azaltzen diren datuen egiazko jatorri intelektuala. GREEN, R E. (2010). A draft sequence of the neandertal genome. Science, 328(5979), 710-722 |