Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ebaluazioa eta aukeraketa

Informazioa aukeratzea eta ebaluatzea

Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.

Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:

Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
 

Partes de este texto:

Egokitasuna

Kontzeptu hau funtsezkoa da benetan behar den informazioa aukeratzeko. Egokitasuna ez datxekio, ezinbestez, informazioari: informazioaren garrantziarekin dauka zerikusirik, informazio-beharren ikuspegitik.

Informazio bat oso kalitate onekoa izan daiteke, baina gerta liteke ez izatea garrantzizkoa egiten ari den lanaren ikuspegitik, beste norbaiti zuzendua delako. Hau hainbat arrazoi direla medio gerta daiteke:

  • Maila: informazioa aurreratuegia edo xaloegia izan daiteke nahi denerako.
  • Geografikoak: informazioa lanaren ingurukoak ez diren eremu geografikoei edo herrialdeei dagokie.
  • Denbora: informazioa ez dagokio lanaren denborari.
  • Enfasia: Informazioa lantzen ari den gaiari buruzkoa da, baina enfasia gai horren beraren beste alderdi batean ipintzen du.
  • Sakontasuna: informazioa oso espezifikoa da edo oso orokorra da nahi denerako.

Egokitasuna lortzeko aholkuak:

  • Bilaketarako estrategia ongi planifikatzea, egokia ez den materiala ez lortzeko.
  • Laburpenak irakurtzeak (abstract), egokitasunari buruzko ideia eman dezake.

Adibideak - Gaia: Elikagai transgenikoei buruzko lana

Ondoko adibideetan azaltzen dira zenbait informazio iturri, ezaugarri ezberdinak dituztenak, egokitasunari dagokionez. "Gure oharrak"; sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira oharrak iturri baliagarritzat hartzeko egokitasunaren ikuspegitik:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios
3. adibidea Nuestros comentarios
4. adibidea Nuestros comentarios