Hasiera > Liburutegia > Ikasteko laguntza > Informazioa ebaluatzea eta aukeratzea > Ebaluazioa eta aukeraketa
Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.
Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:
Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
Kontzeptu hau funtsezkoa da benetan behar den informazioa aukeratzeko. Egokitasuna ez datxekio, ezinbestez, informazioari: informazioaren garrantziarekin dauka zerikusirik, informazio-beharren ikuspegitik.
Informazio bat oso kalitate onekoa izan daiteke, baina gerta liteke ez izatea garrantzizkoa egiten ari den lanaren ikuspegitik, beste norbaiti zuzendua delako. Hau hainbat arrazoi direla medio gerta daiteke:
Egokitasuna lortzeko aholkuak:
Adibideak - Gaia: Elikagai transgenikoei buruzko lana
Ondoko adibideetan azaltzen dira zenbait informazio iturri, ezaugarri ezberdinak dituztenak, egokitasunari dagokionez. "Gure oharrak" sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira oharrak iturri baliagarritzat hartzeko egokitasunaren ikuspegitik:
1. adibidea | ![]() |
![]() |
Elikagai transgenikoen zenbait alderdi ukitzen badira ere, lanerako ez da egokia, maila aurreratuegia delako eta sakontasunaren aldetik espezifikoegia delako. Gainera, genetikoki eraldatutako artoan jartzen du enfasia, eta hau ez da kasu honetan bereziki interesgarria.. |
2. adibidea | ![]() |
![]() |
Argentinako labore transgenikoen egoera deskribatzen du. Alde batera uztekoa da, geografikoki ez delako egokia. |
3. adibidea | ![]() |
![]() |
Web-orrialde itxuraz sinplea eta pixka bat zaharra da, baina lanaren ikuspegitik egokia da alderdi guztietatik begiratuta. |
4. adibidea | ![]() |
![]() |
Alde batera utziko dugu sinpleegia delako behar dugunerako. |