Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Esperientziaren Gela

Hasiera > Esperientziaren Gela

Esperientziaren Gela
NUP Fundazioa. Sario eraikina. 0 modulua
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 97 32
Ver item previo de carrusel Ver item siguiente de carrusel

Cursos en Tudela

Cine, Finanzas, Historia de España, Inteligencia artificial, Geopolítica y Economía, Nutrición y actividad física

+ Jakitea

Bideoak

+ Jakitea

Maiz egiten diren galderak

Nuevo alumnado Aula de la Experiencia- Pamplona

+ Jakitea

Gaurko gizartearen aurrerapausoen ondorioz, eta aurreikuspenen arabera gertatuko diren aldaketa sozial eta demografikoak direla-eta, behar berrietara egokitu behar dira ezagupenak, eta desafio berriei aurre egiteko prestatu herritarrak. Jende askok, ordea, ezin izan du nahi beste ikasketa egin bere helburu eta desirak asetzeko, eta bada jendea lehendik duen prestakuntza osatzeko premia duena.

Horregatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, herritar orori jakintza eta kultura emateko tresna den aldetik —herritarren adina zeinahi dela ere—, Esperientziaren Gelaren bidez duela 20 urte baino gehiago hasitako bideari segida eman nahi dio, prestakuntza jarraituko programak ematen jarraitzeko, bai Iruñean, bai Tuteran.

Tuterako Esperientziaren Gela

2025/2026 ikasturterako, Tuterako Esperientzia Gelak prestakuntza jarraituko zenbait ikastaro emanen ditu, interesa duten guztiei irekiak. Ikasturtean zehar, diziplina zientifiko eta humanistikoei buruzko sei prestakuntza emanen dira, ikastaroen eskaintza ahalik eta zabalena izan dadin: ikastaro bakoitza modu independentean egiten ahal da, eta interesa duten pertsonek nahi beste ikastarotan ematen ahal dute izena.

Iruñeko Esperientziaren Gela

Iruñeko Esperientziaren Gelak Giza eta Gizarte Zientzietako Unibertsitate Zabalpeneko Diploma eskainiko du 2025-2026 ikasturtean, Arrosadiko campusean. Diplomaren ikasketa-planak prestakuntza orokorra ematen du Giza eta Gizarte Zientzietan, modu malgu eta orekatuan, eta 50 urtetik gorakoen ezaugarriei eta egoera pertsonalei egokitua dago.

Izena emateko epe berezia, 1. ikasmailako ikasleentzat: 2025eko ekainaren 13tik 16ra, (14:00ak arte)
Informazio gehiago hemen
Kredituak: 120 ECTS
Modalitatea: presentziala                                 Dirigido a: personas mayores de 50 años
Jakintza-arloa: diziplinartekoa Matrikularen prezioa (tasak barne): 601,85 €

Kontsultatu beste hobari eta salbuespen batzuk, NUPeko Gizarte Kontseiluak ikasketa berekien prezio publikoei buruz hartutako erabakian

Zuzendari akademikoa: José María Uribe Oyarbide Hizkuntza: gaztelania
2025-2026 ikasturtearen hasiera eta amaiera: 2025eko irailetik 2026ko maiatzera. Ikaspostuak: 75
Titulua emateko gutxieneko pertsona kopurua: 61
Non: NUPeko ikasgelak Egun-orduak: De masteartetik ostegunera, goizez

 

IRAGARKI OHOLA