Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oinarriak

DEIALDIA NUP-EKO ALUMNI NABARMENAREN VI. SARIRAKO

NUPek Alumni Nabarmenaren VII. Sariaren deialdia egin du, Unibertsitateko egresatuen ibilbide pertsonala eta profesionala saritzeko. Hala, NUPen eta bere ikasle ohien arteko harremana bultzatu nahi da, eta denok instituzio beraren parte garelako sentimendua indartu.

Alumni Nabarmenaren sariak ikusgaitasun handiagoa eta balioa ematen dio NUPeko ikasle ohien garapen profesionalari eta pertsonalari, eta agerian jartzen ditu haiek trebatzeko egindako inbertsio publikoaren onurak ere. Horretaz gainera, sariaren xede da irabazleak eredu eta pizgarri izatea oraingo ikasleentzat.

Titulua Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskuratu duten guztiek aurkezten ahal dute hautagaitza, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte.

HAUTAGAITZA AURKEZTEKO MODUA, EPEA ETA LEKUA 

Hautagaitzak 2022ko uztailaren 5era arte aurkezten ahal dira. Oinarrietan adierazitako dokumentazioa bidali behar da a3u@unavarra.es helbide elektronikora.
Galderarik egin nahiz izanez gero ere, idatzi helbide horretara.

IKASLE NABARMENENTZAKO SARIAK