Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Topaketak eta jarduerak

NUPentzat alumni edo ikasle ohiak dira Unibertsitateak gizartearekin duen loturaren eta interakzioaren muina. Funtsezko aktiboa dira bere xedea eta inguruarekiko konpromisoa betetzeko. Ikasle ohiekin lotura mantentzeko, A3U Programak zenbait topaketa eta jarduera antolatzen ditu.

Adibidez, ikasle ohien arteko topaketak antolatzen laguntzen dugu egresatuak harremanetan segi dezaten beren promozioko ikaskideekin eta Unibertsitatearekin

Etorri behar duzu, bai ala bai, zure promoziokoen topaketara. Zergatik?

  • Desafio profesional berriak partekatuko dituzuelako, eta zure arlo profesionalean zein berritasun dauden jakinen duzulako.
  • Aspaldian ikusi gabeko adiskide eta irakasleekin elkartuko zarelako berriz ere. Bada garaia!
  • NUPen ikasle zinela bizitakoa ekarriko duzulako gogora.
  • Zure unibertsitatea nola dabilen jakinen duzulako, zer proiektu dituen eta zer ekarpen egiten ahal dion zure oraingo egoera profesionalari.
  • Networkinga eginen duzulako: berreskuratu kontaktua zure ikaskideekin, zabaldu erlazio profesional eta pertsonalen sarea eta bilatu aukera berriak.

NUPeko egresatua zara, baina oraindik ez zaude Alumni Programa, irekian izenekoan? Eman izena debalde, eta hurrengo topaketen berri emanen dizugu.