Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

A3U Programa: NUPen Adiskide eta Ikasle Ohien Programa

NUPen Adiskide eta Ikasle Ohien A3U Programa "Alumni Programa, irekian" izenekoaren bidez gauzatzen da. Dohainik ematen da izena, eta betiko da. NUPeko ikasketa ofizialen bat edo 30 ECTStik gorako titulu berekiren bat egin duten egresatuek hartzen ahal dute parte, Unibertsitatearekin lotura izaten segitzeak dakartzan abantailez baliatzeko. 


NUPeko egresatua zara baina oraindik ez zaude A3U Programan? 

EMAN IZENA

 

 

 


 

Eta gainera...

Interes komunen alde lankidetzan aritzea bultzatzen da programan, eta pertsonek ematen duten balioa eta NUPekoa izateak dakarren harrotasuna indartzea askotariko jarduerak eta topaketak antolatuz. Horregatik, A3U Programan sartzen ahal dira alumni komunitatekoak izan gabe ekimen eta ekarpen desinteresatuak eginez Unibertsitatearekin lankidetzan aritu nahi dutenak.  

Unibertsitatea gizartera lotzeko eta jakintza partekatzeko Pharus proiektuaren barrenean dago NUPen Adiskide eta Ikasle Ohien Programa, eta aktiboki laguntzen du lotura iraunkorra, afektiboa eta emozionala sortzen, gizartearekin partekatzen ditugun balioekin bat datorrena: zintzotasuna, berrikuntza, ahalegina eta inguruarekiko erantzukizuna.

Ezagutu nahi zaitugu. Zer iradokizun eta kezka dituzun jakin nahi dugu, gure jardueren berri eman, eta proiektu komun honen parte sentiaraziko zaituzten zerbitzu eta proposamenak eskaini

Animatuko zara?