NUPek Alumni Nabarmenaren IX. Sariaren deialdia egin du Unibertsitateko egresatuen ibilbide pertsonala eta profesionala saritzeko. Hala, NUPen eta bere ikasle ohien arteko harremana bultzatu nahi da, eta denok instituzio beraren parte garelako sentimendua indartu.
Alumni Nabarmenaren Sariak ikusgaitasun handiagoa eta balioa ematen dio NUPeko ikasle ohien garapen profesionalari eta pertsonalari, eta agerian jartzen ditu haiek trebatzeko egindako inbertsio publikoaren onurak ere. Horretaz gainera, sariaren xede da irabazleak eredu eta pizgarri izatea oraingo ikasleentzat.
Titulua Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskuratu duten guztiek aurkezten ahal dute hautagaitza, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte.
HAUTAGAITZA AURKEZTEKO MODUA, EPEA ETA LEKUA
2024ko uztailaren 31ra arte aurkezten ahalko dira hautagaitzak, oinarrietan aipatutako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko egoitza elektronikoko erregistro elektronikoan.
IKASLE NABARMENENTZAKO SARIAK¿