Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

Laguntza Nazioarteko Mugikortasunerako zailtasun ekonomiko larriak dauzkaten ikasleentzat

Nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzak zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta 2018/2019 ikasturtean nazioarteko mugikortasun-programetarako hautatu dituzten graduko eta masterreko ikasleentzat.

Nazioarteko mugikortasun-proiektuaren gastu guztiak (bidaiak, aseguruak eta mantenua), beste beka eta laguntzek osorik estaltzen ez dituztenak, % 100 finantzatzeko dira.

Distantziaren (Europan edo Europatik kanpo) eta herrialde hartzailearen bizi-mailaren arabera kalkulatzen dira diru-laguntzak. 

Banaketa, herrialde hartzailearen arabera

Diru-laguntzen banaketa, herrialdearen arabera.

NORENTZAT

2017/2018 ikasturtean NUPen matrikulatutako gradu eta master ofizialetako ikasleak.

BALDINTZA AKADEMIKOAK

  • 2018/2019 ikasturteko nazioarteko mugikortasun-deialdian parte hartzeko eskaera aurkeztu izana.
  • 2017/2018 ikasturteko matrikula ordainduta izatea.
  • Hurrengo ataleko taulan azaltzen diren baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
  • 2017/2018an beka eskatu izana Hezkuntza, Zientzia eta Kirol Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren edo Eusko Jaurlaritzaren deialdian.
  • Unibertsitate titulazio bat ez izatea, masterreko ikasleen kasuan izan ezik.
  • Aurreko ikasturteetan nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzarik ez jaso izana matrikulatuta zeuden graduan edo masterrean.

BALDINTZA EKONOMIKOAK ETA ONDAREARI BURUZKOAK

Ikusi taula

DEIALDIA EGITEN DUEN ORGANISMOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Nazioartekotzeko eta Lankidetzarako Errektoreordetza

ESKAERA

  • parte hartzeko eskaera aurkeztu izana.
  • 2017/2018 ikasturteko matrikula ordainduta izatea.
  • Hurrengo ataleko taulan azaltzen diren baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
  • 2017/2018an beka eskatu izana Hezkuntza, Zientzia eta Kirol Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren edo Eusko Jaurlaritzaren deialdian.
  • Unibertsitate titulazio bat ez izatea, masterreko ikasleen kasuan izan ezik.
  • Aurreko ikasturteetan nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzarik ez jaso izana matrikulatuta zeuden graduan edo masterrean.

BALDINTZA EKONOMIKOAK ETA ONDAREARI BURUZKOAK

Ikusi taula

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Nazioartekotzeko eta Lankidetzarako Errektoreordetza

Eskaera

  • Eskaera-inprimakia NUPeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da. Kontsultatu deialdiaren oinarrietan (4.a) zer dokumentazio entregatu behar den.

Ikasleak hautatzeko eta laguntzak esleitzeko eta ordaintzeko irizpideak

Irakurri deialdiaren oinarriak.

Deialdia


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial