• ES
  • EU
  • EN


Nazioarteko mugikortasunerako deialdia


Partes de este texto:

Gradu eta masterreko nazioarteko mugikortasunerako deialdia 2017/18

Eguneratzeko

1º ESKAERA EGIN AURRETIK, INFORMA ZAITEZ

Bilera informatiboak: 2017ko urriaren 2tik 6ra arte
Xedea
Hartzaileak
Hizkuntzaren gaitasuna: froga 2017ko urriaren 9an eta 10ean
Hautatzeko irizpideak 
Xedeak:
Kredituen balioa aitortzeko irizpideak 
Laguntza ekonomikoak
Deialdiaren oinarriak
FAQ

2º ESKAERA

Eskaera: 2017ko urriaren 23tik azaroaren 3ra arte

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen eta hautatuen zerrendak

4º HAUTATUA IZAN NAIZ, 
eta orain, zer?

Bilerak eta dokumentazioa ematea:
Mugikortasuna ikaslearen gidaliburua
Ikaspostua onartzea
Ikasketa konpromiso bat betetzea 
Beste betebehar batzuk

Bilera informatiboak

2017ko urriaren 2tik 6ra

Eguna Eskolak eta Fakultateak Ikasgela  Ordua
Urriak 2, astelehena Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien GMET (GRADUA) 123 (IKASGELATEGIA) 14:00
Urriak 3, asteartea Nekazaritza Ingeniarien GMET 123 (IKASGELATEGIA) 14:00
Urriak 4, asteazkena Giza eta Gizarte Zientzien F. 123 (IKASGELATEGIA) 14:00
Urriak 4, asteazkena Osasun Zientzien F. eta TIIGMET (Tutera) Tuterako campusa 10:00
Urriak 5, osteguna Osasun Zientzien F. (Iruñea) OZFko Gradu Aretoa 14:00
Urriak 5, osteguna  F. eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien F. 123 (IKASGELATEGIA) 14:00
Urriak 6, ostirala Zientzia Juridikoen F.  Ada Byron, Magnoliak 13:30
Urriak 6 Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien GMET (Masterra) 123 Ikasgelategia 14:00

 

Deialdiaren xedea EGUNERATU GABE DAGO

Ikasleak aukeratzea ikasketa egonaldi bat egiteko ikasketen aitorpena daukan atzerriko goi mailako irakaskuntzarako instituzio batean.

Denboraldia: gutxienez seihileko bat, eta gehienez ikasturte bat. Ikasketa-aldiaren iraupena ezin izango da aldatu mugikortasuna onartzeko inprimakia aurkeztu eta gero. Ikasketa aldia NUPek gradu eta masterreko, hurrenez hurren, daukan 2017-18 ikasturteko egutegi akademikoari egokituko zaio.

Programak: Erasmus +, Europar Batasunean; ISEP, Estatu Batuetan; Palafox, Latinoamerikan; Martín de Rada, Asian; Aldebiko beste Hitzarmen batzuk

 

 Hartzaileak EGUNERATU GABE DAGO

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko edo masterreko ikasleentzat.

Titulazioko lehen ikasmailako kreditu kopuru osoaren baliokidea den kreditu kopurua gainditua edukitzea eskaera egiten den datan. Gainera, gainditua edukitzea 2016eko uztailaren 31n:

  1. 2015/16 ikasturtean matrikulatuta zeuzkaten kredituen % 60, NIGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Ikasketen Fakultateko ikasleentzat.
  2. 2015/16 ikasturtean matrikulatuta zeuzkaten kredituen % 80 Giza eta Gizarte Zientzietako, Z. Juridikoetako edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako ikasleentzat. Ehuneko hauek ez zaizkio aplikatuko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Nazioarteko Programetako ikasleei. Hauek bete beharko dute bere araudi espezifikoa, bakoitza nazioarteko programaren arabera dagokiona.

Ez dira kontuan hartuko graduetan aitortutako kredituak, ez baliokidetuak edo egokituak ere (salbu eta NUPeko graduko oinarrizko prestakuntzako zeharkako irakasgaiak badira).

Ezin dute parte hartu aurreko urteetan epez kanpo bekari uko egin ziotenek edo NUPeko mugikortasun programa batean edo Prestakuntza Solidarioko programa batean aurretik parte hartu ez izana, edo gehienez ere behin parte hartu izana.

 

Hizkuntza maila

Lanpostu gehienetan hizkuntza maila jakin bat eskatzen da, eta lanpostu bakoitzean kontsultatu ahalko duzu. Hizkuntza maila bat egiaztatzeko moduak:
       1.- NUPeko hizkuntza gaitasuna frogatzeko ezarri diren moduetako edozeinetan. On-line eskaeran adierazi beharko duzu. 
     Ingeles, frantses, aleman edo italieraren titulu bat aurkezten baduzu, jatorrizkoa eta fotokopia eraman beharko dituzu Nazioartekotze  Bulegora: Epea: 2017ko azaroaren 3an.
      2.- Hizkuntza proba bat gainditu behar da (ELAO).
      3.- NUPeko Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiko hizkuntza maila gainditu izanaren ziurtagiria.
      4.- Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen nazioarteko taldeetako ikasleek egiten dituzten hizkuntza probak.

Xedeko unibertsitateak hizkuntza eskakizun berariazkoak ezartzen baditu (adibidez, TOEFL maila jakin bat), ikaslearen parte-hartzea xedeko unibertsitatearen aurrean eskakizun horiek frogatzearen mende egongo da.

HIZKUNTZA PROBA (ELAO):

Iruñeko campuseko egutegia: Proba
Eguna Ikastegia Ordua  Ikasgela Deiturak
2017/10/09 Giza eta Gizarte Zientzien F. 09:30-10:30 A-015 A-M
10:30-11:30 A-015 N-Z
2017/10/09 Osasun Zientzien F.  11:45-12:45 A-015 A-M
12:45-13:45 A-015 N-Z
2017/10/09 NIGMET 09:30-10:30  A-318 A-M
09:30-10:30  A-319 N-Z
11:00-12:00 A-318 A-M
11:00-12:00 A-319 N-Z
2017/10/10 TIIGMET 08:30-9:30 A-016  A-I
09:30-10:30  A-016 J-Q
10:30-11:30  A-016 R-Z
2017/10/10 Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.  09:30-10:30  A-318 A-M
09:30-10:30  A-319 N-Z
11:00-12:00 A-318 A-M
11:00-12:00 A-319 N-Z
2017/10/10 Zientzia Juridikoen F. 12:30-13:30 A-318 A-M
A-319 N-Z
Tuterako campuseko egutegia: ELAO PROBA
Eguna Titulazioa Ordua Ikasgela
2017/10/09

Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza
Gradua Fisioterapian

15:30 Informatikako 3. laborategia
2017/10/11 Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza
Gradua Fisioterapian
12:00 Informatikako 3. laborategia

 Horrez gain, dagokion  egun eta orduan joan ezin daitekeenak aukera edukiko du beste egun/ordu batean joateko, dagokion titulaziokoak sartu ondoren. Norbaitek ezin badu ezein egunetan/ordutan joan, ezinbesteko arrazoiengatik, aldez aurretik jakinarazi beharko du.

OHAR GARRANTZITSUA: Ikasleari NANa eskatuko zaio proba amaitzean. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea probarako. Ingeles, aleman eta frantseseko probak egiteko aukera egongo da. Ordenagailuaren bidez egiten den proba bat da, eta listening bat ere egingo da, baina ahozko probarik ez. Proba bukatzean, lortutako maila agertuko da pantailan.

Ez da zilegi gailu elektronikoekin sartzea, ezta gailu horiek proban erabiltzea ere. Azterketa baliogabetuko da, hori betetzen ez bada, eta ikasleak ez du mugikortasun deialdian parte hartzeko aukerarik izango.

ELAO: ELAO testa (Efficient Language Assessment On-Line) hizkuntza gaitasuneko proba bat da, eta ez da beharrezkoa inolako prestakuntza espezifikorik edukitzea. Ordenagailuaren bidez egiten eta, izangaiak ematen dituen erantzunen arabera, programak berak izangaiaren mailari dagozkion galderak aukeratzen ditu, eta pixkanaka zailtasuna areagotzen du, egiazko hizkuntza maila ezagutzeko. Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Bateratuak (A1-etik C2-ra) ezarritako mailak esleitzen dira.

Aurreko ikasturtean nazioartean mugitzeko programetako hizkuntza proba gainditu bazenuen, gorde ahalko duzu edo bestela berriz egiten ahalko duzu. Egiten baduzu, bi azterketetan lortu duzun notarik onena gordeko zaizu. Aurreko ikasturtekoa gorde nahi baduzu, Nazioartekotze  Bulegoari jakinarazi behar diozu. 

3.- NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren  hizkuntza maila gainditzea egiaztatzeko dokumentazioa

4.- Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Nazioarteko Programetako ikasleek egiten dituzten hizkuntza probak baliagarriak izango dira egiaztatzeko.

Xedeko unibertsitateak hizkuntza eskakizun berariazkoak ezartzen baditu (adibidez, TOEFL maila jakin bat), ikaslearen parte hartzea xedeko unibertsitatearen aurrean eskakizun horiek frogatzearen mende egongo da.

 

Hautatzeko irizpideak EGUNERATU GABE DAGO

Titulazio bakoitzeko ikasleen lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da, espediente akademikoaren arabera graduko ikaslearen kasuan eta sarrera-titulazioaren espedientearen arabera masterreko ikaslearen kasuan.

2016eko uztailaren 31an, espediente akademikoa formula honen arabera balioetsiko da:

Σ(kalifikazioa x irakasgaiaren kreditu kp.)
________________________________________________________
Σ(kalifikatutako irakasgaia azaltzen den aldi kp. x irakasgaiaren kreditu kp.)

Ez dira kontuan hartuko honako hauek: Ez Agertuak, eta Gai/Ez Gai direnak (hautaketa libreko kredituen balioa aitortzea)

Aurreko urteetan mugikortasun programa batean edo prestakuntza solidarioko programa batean parte hartu duten ikasleen hautaketa, gainera, honako irizpideei lotuko zaie:

- soilik beren titulazioan bete gabe gelditu diren postuetan sartzeko aukera izango dute
- aldez aurretik ERASMUS Ikasketak edo ERASMUS Praktikak programan parte hartu duten ikasleek (ikasketen maila bakoitzean) ezingo dute 12 hilabetetik gorako Erasmus mugikortasuna egin, aurretik egindako mugikortasuna eta hautaketa prozesu honen ondorioz ateratzen dena kontuan hartuta  

 

Xedezko tokiak ikaspostuen eskaintza17/11/21ean eguneratua

Telekomunikazio eta Industria IGMET
Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.
Giza eta Gizarte Zientzien F.
Zientzia Juridikoen F.
Nekazaritzako IGMET
Osasun Z. F.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kredituen balioa aitortzeko irizpideak 

 Laguntza ekonomikoak 

Atal honetan jasotako informazioa eguneratu egingo da NUPen eta dagokion finantzatzailearen artean hitzarmen berri bat sinatzen den bakoitzean.

Mugikortasun programetarako laguntza ekonomikoak finantzaketa iturri batzuetatik datoz: SEPIE (Erasmus Agentzia Nazionala), NUPen funts berekiak, Santander Bankua, Rural Kutxa. Ondoko koadroak islatzen du nola banatzen zaizkien laguntzak aukeratutako ikasleei programaren (norakoa) eta finantza erakundearen arabera.

Mugikortasunerako laguntza ekonomikoak programaren eta finantza erakundearen arabera: (hurbilpen baterako, aurreko deialdiko datuak eskaintzen dira, hots, 2016-17 deialdikoak).

Unibertsitateak ofizioz sartzen dizkie aukeratutako ikasleei dagozkien kopuruak, horretarako eman duten banku kontuan. Kanpoko finantzatzaileen diru funtsak ez direnez aldi berean jasotzen, sarrerak funtsak jaso ahala egiten zaizkie aukeratutako ikasleei; Nazioartekotze Atalak gaztigua bidaltzen die ikasleei, mezu elektronikoaren bidez, epeen eta sartu behar zaizkien kopuruen berri emanez.

Informazio zehatzagoa jasotzeko, begiratu mugikortasun gidako 10. orria.

Oinarrizko finantzaketa honetaz gain, aukeratutako ikasleek laguntza hauek eskatzen ahalko dituzte, banaka (posta elektronikoaren bidez ematen da horien berri):

Deialdiaren oinarriak

  • Oinarriak
  • Ebazpena

 

Maiz egiten diren galderak


2. Eskaera

Urriaren 23tik azaroaren 3ra arte 14:30ak arte

ON LINE ESKAERA

 

 

 

Pasahitza berreskuratu


3. Onartuen eta hautatuen zerrendak 

 

Azaroaren 10en Deialdian onartutakoen behin-behineko zerrenda: Onartuak / Baztertuak
Azaroaren 13tik 15era Erreklamazioak
Azaroaren 17an Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda: Onartuak / Baztertuak
Abenduaren 1ean Postuen esleipenen behin-behineko zerrenda: Hautatuak (2017/12/5) / Itxaron-zerrenda
Abenduaren 5etik 12ra Erreklamazioak. Unibertsitateko Erregistroetan (Iruñean edo Tuteran) aurkeztu behar dira 08:30etik 14:30era.
Abenduaren 15ean Postuen esleipenen behin betiko zerrenda: Hautatuak / Itxaron-zerrenda
 

Itxarote-zerrendako ikaspostuen esleipenen zerrenda

 

 Bilera eta dokumentazioa ematea EGUNERATU GABE DAGO

    - Bilera ISEP programako ikasleekin: abenduaren 21ean, 12:00etan, Soforak eraikineko bilera-gelan (2. solairua, eskaileren ezker aldean).

    - Bilerak gainerako ikasleekin: 2017ko urtarrilaren 23tik 27ra

  • Urtarrilaren 23a, astelehena, 10:00etan, TIIGMET, Ikasgelategiko 325. ikasgela
  • Urtarrilaren 23a, astelehena, 13:30ean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Ikasgelategiko 325. ikasgela
  • Urtarrilaren 24a, asteartea, 10:00etan, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea eta Masterra Industria Ingenieritzan Ikasgelategiko 325. ikasgela
  • Urtarrilaren 24a, asteartea, 13:00etan, Zientzia Juridikoen Fakultatea eta Masterra Industria Ingenieritza , Ikasgelategiko 325. ikasgela
  • Urtarrilaren 26a, osteguna, 10:00etan, NIGMET, Ikasgelategiko 325. ikasgela
  • Urtarrilaren 26a, osteguna, 13:00etan, Osasun Zientzien Fakultatea, Fakultateko gradu-aretoa
  • Urtarrilaren 27a, ostirala, 12:00etan, Fisioterapia eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza, Tuterako Fisioterapia 102. ikasgela

 

Ikaspostu onartzea edo uko egitea EGUNERATU GABE DAGO

  - Onartzea: ikasleak ikaspostua onartu duela jotzen da, bere banku-kontuaren zenbakia jartzen duenean mugikortasuneko aplikazio informatikoan. Web-lotura hau da. Epea: 2017ko otsailaren 1etik 15era  (del 27 al 30 de marzo, para los admitidos en la lista del 24 de marzo)

ONARTZEA

 

 

    - Uko egiteko dokumentua Kanpo-harremanetako Bulegoan aurkeztu behar da, 2017ko otsailaren 15a baino lehen

 

Nazioarteko mugikortasuneko ikasleen gida 

Kanpo Arazoetako Ministerioaren gomendioak: Dokumentua

 

Ikasketa konpromisoa betetzea EGUNERATU GABE DAGO

Epea: ekainaren 19tik 28ra

Ikasleek ikasketa konpromiso bat bete behar dute, mugikortasun arduradunaren eta titulazioko koordinatzailearen aholkularitza eta oniritziarekin. NUPen matrikula egindako irakasgaiak eta xedeko unibertsitatean egin eta ikasketen aitorpena daukaten irakasgaiak sartzen dira.

  • Los de grado, si cursan un semestre en el extranjero, deben incluir un mínimo de 18 ECTS y un máximo de 42 ECTS de nueva matrícula
  • Los de grado, si cursan un curso en el extranjero, mínimo de 42 ECTS y un máximo de 72 ECTS de nueva matricula

Xedeko unibertsitatean irakasgaiak gainditzen ez badituzte, ez dute aukerarik izango ikasketa konpromisoan idatziz jasotako NUPeko irakasgai baliokideetako deialdietara aurkezteko 2017-2018 ikasturtean.

Bigarren seihilekoa atzerrian egiten duten ikasleek adierazitako datan (2017ko ekaina) egin beharko dute beren ikasketa konpromisoa.

Nola: Jarraibide teknikoak

 

IKASKETA KONPROMISOA

 

 

KONSULTA EZAZU KONPROMISOA

 


Hautatuen beste betebehar batzuk

Atzerrira atera aurretik:

a) Aukeratutako ikasleentzako bilera informatiboetara joatea.

b) Unibertsitate hartzaileak eskatutako onarpen eta egoitzaren dokumentazioa, ikasketa programa etab. garaiz eta forman bete eta bidaltzea. 

c) Dagokion mugikortasuneko programan parte hartzeari buruzko dokumentazioa bete eta Nazioartekotze  Atalera (NUP) bidaltzea garaiz eta forman, atalak berak informazio bileretan eta e-mailaren bidez emango dituen jarraibideei jarraituz.

d) Atzerrian egonaldia egiteko behar den dokumentazioa lortzea eta bisatua ordaintzea, hala badagokio.

e) Atzerrirako gaixotasun, istripu eta gorabeheretarako aseguru bat kontratatu eta ordaintzea. ISEPekoak badira, ISEPen aseguru medikoa izenpetu eta ordaindu behar dute, gutxi gorabehera 73 USA dolar hileko. Europar Batasunean aski da Europako Osasun Txartela edo antzeko bat.

f) ISEPekoak:

- NUPen 380 dolar, gutxi gorabehera, ordaindu behar dute espedientea tramitatzeko.
- NUPen lekua hartzen duen atzerriko ikaslearen ostatu eta mantenurako gastuak ordaintzea (hileko 570 € inguru). Era berean, hautatuak diren ikasleek ostatu eta mantenurako gastuak kudeatuta eta ordainduta edukiko dituzte xedeko unibertsitatean.

g) Iberoamérica edo Fórmula beka baten onuradunak diren ikasleen kasuan, bi programetako oinarrietan ezarri ahalko da bi programek eskaintzen duten asegurua ezinbestez kontratatzeko beharra.

h) NUPen dagozkien ikasketetan matrikula egitea. Ez dituzte tasa akademikoak ordaindu behar xedeko unibertsitatean.

 

Atzerrian egon bitartean eta bueltatzerakoan:

Egonaldiaren lehen astean NUPen jakinaraztea iritsi direla

Matrikula unibertsitate hartzailean, erakunde horren jarraibideei jarraituz

NUPeko eskatutako dokumentazioa betetzea eta bidaltzea  bueltatzerakoan:

Egonaldia ez bazen egin edo ezin bada justifikatu, deialdi honen barruan jasotako edozein kopuru itzuli beharko duzu; edo egonaldia adostutakoa baino laburragoa izan bada, kopuruaren proportzio hori. Jasotakoa itzultzen ez bada, NUPek bilketa prozedura premiamendu bideaz aplikatuko du.