• ES
  • EU
  • EN


Nazioarteko mugikortasuna


NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO MAILA-PROBAK

APARTEKO DEIALDIA

Norentzat: Ohiko deialdian parte hartu ez zutenentzat.

Hizkuntzak: Alemana, frantsesa eta ingelesa

Azterketa eguna: Azaroak 5, ostiralarekin

Proba idatziaren ordua: 10:00

Ahozko probaren ordua: Zehazteke. Azaroaren 3an izangai bakoitzari mail bat bidaliko zaio, ordua eta lekua zehaztuz.

Prezioa: 30 € (behin inskripzioa egiaztaturik, ez da dirua itzuliko)

Izena emateko epea: Urriaren 20tik 29ra

Aktak egitea eta izangaiei emaitzen jakinaraztea: Azaroak 8, astelehenarekin.

 

Erregistratu   Matrikulatu

 

Matrikula-urratsak:

1. Aukeratu "Matrícula curso académico"

2. Aukeratu Hizkuntza: "Inglés", "Francés" edo "Alemán"

3. Aukeratu "Tengo conocimientos y requiero hacer prueba de nivel"

4. Aukeratu "Prueba de nivel - Movilidad internacional"

 

OHIKO DEIALDIA

Izena emateko epea: 2021eko irailaren 15etik 29ra

2021 Prezioa: 30 €

Ingeleseko probak: 2021eko urriaren 1, 8 eta 15ean, ostiralarekin

  • Idatzizko probaren ordua: 10:00
  • Ahozko probaren ordua: Zehaztuko da (irailaren 30ean mezu bat bidaliko zaio izangai bakoitzari)

Frantseseko probak: 2021eko urriaren 1ean, ostiralarekin

  • Idatzizko probaren ordua: 10:00
  • Ahozko probaren ordua: Zehaztuko da (irailaren 30ean mezu bat bidaliko zaio izangai bakoitzari)

Alemaneko probak: 2021eko urriaren 8an, ostiralarekin

  • Idatzizko probaren ordua: 10:00
  • Ahozko probaren ordua: Zehaztuko da (irailaren 30ean mezu bat bidaliko zaio izangai bakoitzari)

Aktak entregatzea eta aztertuei emaitzen jakinaraztea: urriak 20.

Behar den aurrerapenaz, izangai bakoitzak deialdi bat jasoko du, proben eguna, tokia eta ordua zehaztuz.

 

Erregistratu   Matrikulatu

 

Nolakoak dira ingeleseko probak?

1. Zatia 10:00etatik aurrera (deialdiaren arabera) Ordenagailu bidezko testa. Testu bat paperean idaztea barnebiltzen du.
Iraupena: 45 minutu
2. Zatia 11:00etatik aurrera (deialdiaren arabera) Ahozko elkarrizketa
Iraupena: 15-20 minutu

Frantseseko eta alemaneko probak:

  • Idatzizko proba: hiru galdera irekiri erantzutea.
  • Ahozko proba: 10 minutu inguruko elkarrizketa.

Zer eraman behar da azterketa egunean?

NAN edo pasaportearekin etorri behar da, eta boligrafoa ekarri.