Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Green Metric

                                                 

UI GreenMectric unibertsitateen munduko rankinga campus berdeei eta ingurumeneko jasangarritasunari buruzko ranking bat da, Indonesiako Unibertsitateak hasi zuena 2010. urtean.

Ranking horrek hauxe du helburua: campus berdearekin eta jasangarritasunarekin loturiko politikak eta gaur egungo egoera aztertzea mundu osoko unibertsitateetan, horri esker munduko klima-aldaketaren aurkako borrokari, energiaren eta uraren kontserbazioari, hondakinen birziklapenari eta garraio ekologikoari ematen zaion arreta handiagoa izan dadin. Gai horiei dagokienez lehenbiziko posizioetan dauden unibertsitateak identifikatu beharra dago, eta, horretarako, mundu osoko ehunka unibertsitateren zenbakizko datuak bildu eta prozesatzen dira puntuazio bakar bat lortu arte. Puntuazio horrek islatzen du erakundeak nolako ahaleegina egiten duen ingurumena errespetatzen duten politika eta programa jasangarriak ezartzeko.

Sailkapena egiteko 6 irizpide erabiltzen ari dira: Ingurunea eta Azpiegitura (SI), Energia eta Klima Aldaketa (EC), Hondakinak (WS), Ura (WR), Garraioa (TR) eta Hezkuntza (ED), eta haien barnean 39 adierazle. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2022eko edizioan, hau izan zen NUPen posizioa:

1.- Eskualdeen arabera

  NUPen posizioa rankingean
Munduan 467
Europan 131
Espainian 20

2.- Kategorien arabera

Kategoriak

NUPen posizioa munduko rankingean 

Ura 833
Hezkuntza 299
Energia eta Klima Aldaketa 464
Ingurunea eta Azpiegitura 522
Hondakinak 214
Garraioa 791

 

GreenMetricek 2022ean NUPi buruz egindako balorazioaren eta irizpideen xehetasunak kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.

Rankinga egiteko erabili den metodologia hemen dago kontsultatzeko.