• ES
  • EU
  • EN


Xedea eta ikuspegia


EGINBEHARRA

Plan Estrategikoan ezarritakoari jarraiki,  Nafarroako Unibertsitate Publikoaren xedea da gizartearen aurrerapenari ekarpenak egitea jakintza sortu eta bestetaratuz, eta kultura sustatuz, pertsonaren prestakuntza osoa lortzeko.

HELBURUA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere ikasleen prestakuntza osoa lortzen lagunduko du, ikaskuntzan oinarritutako metodoen bidez, Europako Unibertsitate Eremuari egokitutako prozesu pertsonalizatu eta tutoretzapeko batzuekin.

Halaber, bere inguru sozio-ekonomikoarekin lankidetza estuan, ikerketa sustatuko du, eta jakintzaren transferentziaren bidez eredu izango da Nafarroako berrikuntza sisteman.

Espezializazioa lortzen ahaleginduko da, unibertsitatearen eremuan, nazio mailan eta nazioartean adierazgarria izateko aukera emango dion nortasun-ikur gisa. 

Gizartearekin konprometituta dagoen unibertsitate-komunitate batekin batera, bere jarduera guztietan aplikatuko ditu gizarte erantzukizuneko irizpideak.

Bere taldearen bizitza profesionala hobekien garatzea ahalbidetuko duen lan ingurune bat sortuko du.