Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUPek rankinetan daukan postua

Dyntrak lankidetzako plataforma bat garatu du gobernuen, administrazio publikoen, alderdi politikoen, kargu hautetsien eta askotariko agente sozialen informazio publikoa neurtzearren modu dinamiko, efiziente, garden eta irekian.

Indize horiek kudeatzeko eta betetzeko, www.dyntra.org plataforma teknologikoa erabiltzen da. Plataforma horrek indizeen betetze-mailaren ebaluazio irekia egiteko modua ematen du organismo publikoen tipologiaren eta gobernu esparruaren barreneko indizean islatutako estandarrei dagokienez.

Unibertsitateen kasuan, plataformak 169 adierazle betetzea eskatzen du, bost arlo nagusitan sailkatuak: gardentasun instituzionala, komunikazio publikoa, herritarren parte-hartzea eta lankidetza, gardentasun ekonomiko-finantzarioa eta zerbitzuen kontratazioak.

2024ko edizioan ebaluatutako 169 adierazleetatik 119 bete ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak, hau da, adierazleen % 70,41, eta aztertutako 77 unibertsitateetatik 24. postuan dago.

Orrialde honetan duzu eskuragai NUPi buruzko informazio espezifikoa:

https://www.dyntra.org/poi/universidad-publica-de-navarra/