Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zortzi domina lortu ditu, brontzezkoak eta zilarrezkoak, pertika jauzian, disko jaurtiketan, futbolean, judoan, borrokan eta taekwondoan, eta hiru laugarren postu 10.000 metroko lasterketan, emakumezkoen futbolean eta halterofilian, berriki bukatu diren Espainiako 2022ko Txapelketa Unibertsitarioetan. Guztira, NUPeko 84 kirolarik hartu dute parte (haien % 67 emakumeak eta % 33 gizonak) banakako eta taldekako kirolen lehiaketetan. Murtzian egin ziren proba gehienak.

Zehazki, honako kirolari hauek lortu zuten domina edo laugarren postua banakako kiroletan (parentesi artean, zer gradu ikasten ari diren): Sandra Barrios Lozanok brontzea pertika jauzian (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); Ángela Ferreira Lechadok brontzea disko jaurtiketan (Zuzenbideko Gradua); Paula Beorlegui Osések brontzea 57 kilotik beherakoen judoan (Erizaintzako Gradua); Lucas Fermín Monreal Ciaurrizek brontzea 90 kilotik beherakoen judoan (Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Gradu Bikoitza); Miren Huarte Montesek zilarra 64 kilotik beherakoen judoan (Erizaintzako Gradua); Itziar Rekalde Iraceburuk brontzea 72 kilotik beherakoen taekwondoan (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua) eta Rubén Vicente Fernándezek 54 kilotik beherakoen taekwondoan (Datuen Zientziako Gradua). Bestalde, Ángela Iglesias Miguel laugarren gelditu zen 10.000 metroko lasterketan (Gizarte Laneko Gradua) eta Laura Cháfer Vírseda laugarren halterofilian (Psikologiako Gradua).

Txapelketa horietan lehiatzeko, Murtziara joan ziren NUPeko ordezkariak; izan ere, Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoak antolatu zituen proba gehienak (UCAM); zehazki, kirol hauetako txapelketak: padela, esgrima, futbola, eskubaloia, igeriketa, borroka olinpikoa, atletismoa, judoa eta taekwondoa. Halterofilia, berriz, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoak antolatu zuen. Eskaladako lehiaketak Valentzian jokatu ziren, Valentziako Unibertsitate Katolikoak antolatuta, eta golfekoak Málagan, Málagako Unibertsitatearen eskutik. 

zoom Rubén vicente, de rojo

Rubén Vicente Fernándezek, gorriz jantzia dagoenak, zilarra lortu zuen taekwondoan.

Taldekako kiroletako postu aipagarriak

Taldekako kiroletan, gizonezkoen futbol-taldea hirugarren gelditu zen, emakumezkoena laugarren eta emakumezkoen eskubaloi-taldea hirugarren. Futbol-taldeetako kideak Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal dira. Bestalde, eskubaloi-taldeko kideak honako hauek dira: 

Haizea Amatria Valencia (Fisioterapiako Gradua), Andrea Antón Ruiz eta Irene Bidegain Abadía (Bioteknologiako Gradua), Irene Diaz Asenjo (Medikuntzako Gradua), Samia El Khorssi Hualde, Iraia Iglesias López-Bailo eta Ainhoa Labat Sánchez (Gizarte Laneko Gradua), Maialen Erro Iriarte (Erizaintzako Gradua), Ane Juanco Monje (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Amaia Ruiz Alcalde eta Arantza Ruiz Fernández (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko Nazioarteko Programa), Uxue Serrano Urdin (Erizaintzako Gradua), María Soto Pérez (Zientzietako Gradua) eta Zuhara Zaratiegi López (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua). 

zoom Derecha, Sandra Barrios

Sandra Barrios Lozano, eskuinekoa, brontzea pertika jauzian.

Espainiako 2022ko Txapelketa Unibertsitarioetako beste postu azpimarragarri batzuk

NUPeko beste kirolari batzuk lehenbiziko hamar postuetan gelditu ziren, honako kirol hauetan: 800 metroko lasterketan bosgarren gelditu zen Rebeca Santé Arsenal (Ingeniaritza Biomedikoko Gradua), eskaladan seigarren gelditu ziren Leire Ruiz de Argandoña Otano eta Iker Carrera Fábrega (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Fisioterapiako Gradua, hurrenez hurren), esgriman seigarren Iñigo Elizari Olaiz (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua) eta 100 metro hesidunetan seigarren Miren Ederra Marticorena (Fisioterapiako Gradua).

Bestalde, Violeta Alonso Ruizek zazpigarren postua lortu zuen 3.000 metro hesidunetan (Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa), Miren Bartolomé Garayoak hamargarrena pertika jauzian (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), Jaime Canal Camposek zortzigarrena golfean (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) eta Sergio Palacios Calzado zazpigarrena 60 kilotik beherakoen judoan (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua).