Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Jarduerak > Entrenamendu pertsonalizatuak

Entrenamendu pertsonalizatuak

Entrenamendu pertsonalizatuak. 2023-2024 ikasturtea

Ikasturte honetan zerbitzu hauek eskainiko ditugu: "Planifikatu zure entrenamendua" eta "Entrenatzaile pertsonala". 

Zerbitzu horiek kontratatzeko,  aldez aurretik dagokion bonua edo sarrera erosi behar da, erreserba webgunean egin behar da eta dagokion prezioa ordaindu.

Jarduera hauetan izena emateko 17 urte behar dira gutxienez.

1.  PLANIFIKATU ZURE ENTRENAMENDUA

Emaiezu kalitatezko ukitu bat zure entrenamenduei utzi teknikari espezializatuei zuri laguntzen (planifikatzen) eta erdietsi zure helburuak.

“Planifikatu zure entrenamendua” zerbitzuaren barnean daude:

  • Aurretiko elkarrizketa pertsonala (30’): helburuak, itxaropenak, datu pertsonalak, lesioak, etab.
  • Banakako entrenamendu plana eta bere azalpena.
  • Segimendua, planak irauten duen asteetan zehar.

NUPeko gimnasioan (muskulazio gelan eta ariketa kardiobaskularreko eremuan) eta kirol instalazioetan entrenatzea da kontua, baina gimnasioko teknikariek (Javier Escribanok eta/edo Leyre Fernándezek) dena planifikatuz eta gainbegiratuz, modu osasungarrian, zorrotzean eta pertsona bakoitzarentzat egokia den programa baten arabera egin dadin.

Ez du axola zein den zure helburua (indartu, mehetu, kirol baterako prestatu, GAP, hipertrofiatu, lesio batetik sendatu, etab.); izan ere, zuretzat bakarrik diseinatu duten plangintza honen bidez erdietsiko duzu, teknikariek prestatu dizkizuten planei jarraitzen badiezu betiere.

Helburuak

  • Entrenamendua modu seguru eta eraginkorrean planifikatzea horretan adituak diren profesionalen tutoretzapean.
  • Entrenamendua ahalik gehiena pertsonalizatzea eta egokitzea.
  • Ariketetan lesioren bat sufritzeko arriskua saihestea, entrenatzaileak ongi baitaki zein diren ariketa bakoitzerako teknika eta jarrera egokiak, eta beharrezko guztia azalduko baitu planaren berri ematean.
  • Motibazio handiagoa izatea, jarraitu beharreko plana eta helburua baldin badago.
  • NUPeko kirol instalazioetan entrenatzea eta horiei ahalik eta etekin handiena ateratzea, ez gimnasioari bakarrik.
  • Behar bezala entrenatzen ikastea: teknikak, atsedenak, entrenamendu ikusezina, etab.
  • Planaz eta bideaz gozatzea, ez emaitzez bakarrik.

 

 

EROSI ABONUAK ETA SARRERAK ETA EGIN ERRESERBA 

Izena emateko modua

 

Unibertsitateko kideak

Unibertsitateko kideak ez direnak

 

 

 

Entrenamendu pertsonalizatuen prezioa

 

Prezioa

NUPeko ikasleak 10,00 €
Unibertsitateko komunitateko gainerako kideak 15,00 €
NUPeko Adiskide eta Ikasle Ohien A3U Programakoak eta hitzarmenetakoak 20,00 €
Kanpokoak  40,00 €

Parekatutzat jotzen dira Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9 taldeak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluko kideak eta hitzarmen jakinetan sartzen diren ikertzaileak.

Ez da itzulketarik eginen ez egun-ordurik aldatuko Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.