Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUP mendira

NUP mendia 2024ko udaberrian

Batik bat Unibertsitateko komunitateko kideentzat dira jarduerak (ikasleentzat, Unibertsitateko komunitateko gainerako kideentzat eta parekatuentzat). Ikasle ohien programako kideek eta Unibertsitatetik kanpokoek ere ematen ahalko dute izena.

Programa

MENDI ATERALDIAK UDABERRIKO SEIHILEKOAN
Ateraldia Deskribapena Data Tokiak Argazkiak Oharrak
1 Kantabria/Toloño mendilerroko sei tontor (EAE)
 
I 2024/02/25 50    
2 Hauza (Baztan) Iruñeko campusa L 2024/05/04 30  

2024/03/09ko irteera bertan behera dugu eguraldi txarragatik;

2024/05/04an izanen da

2 Hauza (Baztan) Tuterako campusa(*) L 2024/05/04 20  

2024/03/09ko irteera bertan behera dugu eguraldi txarragatik;

2024/05/04an izanen da

3 Peña Montañesa (zailtasun handia) I 2024/04/21 20    
3 Peña Montañesa (zailtasun handia) I 2024/04/21 30    

(*) Tuterako campuseko ikasleentzako tokiak. Betetzen ez badira, Iruñeko campuseko eskaintzari gehituko zaizkio.

Ateraldi guztiak NUPeko kirol instalazioetako aparkalekutik abiatuko dira, salbu eta “Hautza" (Baztan) Tuterako campusa” izenekoa (leku jakin bat ezarriko da Tuteran jendea jasotzeko). 

Jarduera horietan izena emateko 17 urtetik gorakoa izan behar da.

Ezinbestekoa izanen da aski sasoi onean egotea.

Garraioa eta istripuetarako asegurua sartuak daude ateraldi bakoitzaren prezioan.

Ateraldien prezioa
NUPeko ikasleak  8,80 €
Unibertsitateko komunitateko gainerako kideak eta parekatuak 12 €
Beste batzuk 16 €

Parekatuak hauek dira: Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9ak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluaren kideak eta hitzarmen batzuetan sartzen diren ikertzaileak.

Izena emateko epea:

2024ko urtarrilaren 29ko 09:00etatik aurrera eta ateraldia baino lehenagoko asteazkeneko 14:00ak arte.

Jarduera aurrera ateratzeko, 20 lagunek eman behar dute izena gutxienez.

Izena emateko modua

 

Unibertsitateko kideak

Unibertsitateko kide ez direnak

 


Webgunearen bidez eman behar da izena.

1. Unibertsitateko komunitateko kideek  NUPeko posta-kontuaren erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dituzte zerbitzuen atarian sartzeko. Atarian sartu ondoren, hautatu “Kultura eta kirolak” fitxa, eta, gero, “Inskripzioa jardueretarako”

Webaren bidezko ordainketak bakarrik txartelaren bidez egingo dira

2. Unibertsitatetik kanpokoek NANa (letrarik gabe) eta pasahitza erabili behar dituzte kredentzial gisa.

Inskripzioaren zenbatekoa ordaintzen bada ere, horrek ez du esan nahi ikaslea onartua izan denik, interesdunak Kiroletako Bulegoak eskatutako baldintzak bete behar baititu onartua izateko.


Baldintza orokorrak

Itzulketak. Ez da itzulketarik ez aldaketarik ere eginen Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.

Aurreko ateraldietako argazkiak

Kantabria/Toloño mendilerroko sei tontor (2024ko otsailak 25)

Auñamendi

Aratz

Zeharkaldia Izas kanalean barrena (Canfrancetik Formigalera)

Ezkaurre

2023ko udazkena
Udazkena Ordesan
Moncayo
Mallos de Riglos
Urbióngo zeharkaldia