Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Tuterako campusa

“Eskalatzea” erakusketa, Iranzu Antonarena

Datak: 2024ko urtarrilaren 18tik martxoaren 22ra

ESKALATZEA

Malkarrean egotea gorputza sentitzeko modu bat da, bi gorputzak sentitzekoa.

Ez dago hurbiltzeko modu zehatzik. Denbora pasatzeak hurbilketa bakoitzerako distantzia ematen dit. Han denbora pasatzeak, haitza inguratzeak, ukitzeak edo haren ondoan esertzeak gure gorpuztasunaren desberdintasunen berri ematen dit.

Haitzean esku-hartze bat egitea erabaki dut: haren gainean A4 tamainako paperak itsatsi. Hasierako motibazioak desagertu egiten dira, baina tamaina hori unitate-neurri gisa finkatua gelditzen da gorputzen arteko eskala-diferentziak begiz errazago nabaritzeko. Eskalak objektu baten tamaina eta beste batekiko proportzioa adierazten du. Desberdintasun horrek eta beste batzuek indarra ematen diote ekintzaren izaera zirkunstantzialari. Klima, parte-hartzaileak, markatzen ditudan jarraibideak eta abar topaketaren parte eta forma dira.

Iranzu Antona (Iruñea, 1979) artista, irakaslea eta ikertzailea da. EHUn doktoratu da berriki. Nafarroako Gobernuaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza-bekak jaso ditu, eta Nafarroan, Bilbon, Grezian eta New Yorken garatu ahal izan du bere proiektua. Artelekuko eta BilbaoArte Fundazioko artista egoiliar izan da, eta zenbait mintegi eta tailerretan parte hartu du, hala nola Ibon Aranberrik Bartzelonako Tàpies Fundazioan emandakoan. Antonak zenbait museo eta arte-zentrotan egin ditu erakusketak, hala nola Azkuna Zentroan, Rekalde Aretoan, Huarte Zentroan, Space4Art-en (Kalifornia), Koldo Mitxelenan, BilbaoArte Fundazioan, Jorge Oteiza Fundazio Museoan edo Durangoko Arte eta Historia Museoan.