Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

A3 Artea eta matematikak eskolan

Egunak: 2024ko urtarrilaren 19tik 31ra

Erakusketa honetan Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren A3 hezkuntza-programaren baitan 2023-24 ikasturtean garatutako proiektuetako batzuk erakusten dira.


A3 proiektuan, deialdi bidez hautatutako hezkuntza formaleko hainbat taldek, hiru saio irauten dituen hezkuntza-proiektu bati ekiten diote. Proiektu horretan, bertako artistekin lankidetzan, aurretik adostutako interes batetik lan egiten da.

Ikasturte honetan, Real Sociedad Matemática Españolaren Biurteko Kongresuarekin lankidetzan, proposatutako gaietako bat artearen eta matematikaren arteko harremana izan zen.  Oinarrizko harremana dugu hau, nahiz eta batzuetan gaizki interpretatua izan. Geometria, perspektiba espaziala, fraktala, modulua edota datuen irudikapen bisuala dira landu diren kontzeptuetako batzuk. Beti ere, ikaskuntzen orokortasunetik abiatuta, matematika, arte garaikidea eta beste arlo batzuk lotzen dituzten egoera eta jarduera esanguratsuak sortuz, eguneroko bizitzan gertatzen ohi den bezala.

Manipulazioaren, esperimentazioaren eta hausnarketaren bidez, ikasleek ezagutza eraikitzeko beste modu batzuk aktibatu dituzte. Era berean, irakasle-taldeek hezkuntza-jardunari buruzko gogoeta egin dute, loturak zein formula didaktiko berriak bilatuz eta plastikaren eta mateen inguruko mitoak eta aurreiritziak baztertuz.