Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

Anne Aramendia: Ni erreferentzia gisa: Untxitxoa edo biktimaren jarrera/ kokapen aldaezina

2022ko martxoak 4a arte

“Bazen untxi zuri bat hirugarren solairuan. Jolasean ibiltzen zen pilotatxo batekin, eta aurpegia eskuen artean gordeaz, haurren antzera. Betazalak berotu zitzaizkidan, malko batzuek irrist egiteko adina berotu ere. Belarrietaraino ailegatu zitzaizkidan malkoak, hain ziren bizkorrak. Haizeak lehortu zizkidan azkenean”.

Untxia sorburua. Samurtu egiten naute, izugarri maite ditut. Pizgarri bat behar izaten dut ikertzeko. Zentzuzkoa ez bada eta abiapuntutzat ez badu niretzat behar-beharrezkoa den hori, garrantzi handirik gabeko zerbaitetan islatzen da. Polita den zerbaitetan. Untxia, edukirik gabea, nire lanen gai bihurtu da forma gisa, samurtasunez.

Argazkigintzatik pinturarako joan-etorrietan egin ditut aurkikuntzarik handienak. Bada leku bat, izenik gabea, non argazkien hizkuntza nire pinturaren barrenean sartzen den mimesiaren bidez. Argazkien funtzio hori gauza piktorikoetan bilatzeko prozesuan, galdu egiten da irudiaren zentzua, eta hor, hara: ezezaguna izanagatik ezagut dezakedan zerbait agertzen da, eta bizilekua eskaintzen die nire lanei.

Izan ere, untxia aitzakia bat da. Gozagarri gisa funtzionatzen du; pinturak, berriz, bere kasa funtzionatzen du. Nire lanari diodan maitasunak piezak produzitzeko prozesu osoan du eragina, pieza sortzen den arte. Orduan, ezezaguna zaidan leku batean uzten dut (erakusgai). Hortik aurrera, ez du amaren zaintzarik behar.

Anne Aramendia Martínez (1999, Iruñea) Bilbon bizi da, eta EHUko Pinturako Masterra egiten ari da han. Bi aldiz hautatu dute Gazteen Artearen Topaketetan (2020-2021), eta bere lanen erakusketak egin ditu Barakaldoko GazteBulegoan (2020) eta Gasteizko Vital Fundazioan (2021).


 

Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala

Logotipo del Ayuntamiento de Pamplona | Ayuntamiento de Pamplona