Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste batzuk

Emakumeak borrokan

Noiz: 2024ko martxoaren 4tik 15era

Erakusketak munduan zeharreko emakumeen giza eskubideen egoera eta haien borrokak ditu hizpide. Haien eskubideak urratzen dituzten zenbait egoera aurkezten dira, eta, haiekin batera, emakumeen, ekintzaileen mugimenduen eta egoera aldatzeko borrokatzen diren defendatzaileen istorioak kontatzen ditu zenbait kontinentetako herrialdeetako adibideekin.


8 geldialdi ditu, eta, haietan, indar eta adorezko istorio inspiratzaile batzuk kontatzen dira, ausardiaren, naturaren, etxebizitzaren, independentziaren eta segurtasunaren inguruan eraikiak. Ordena honetan:

  1. Ausartak: erakusten du giza eskubideen defendatzaileek nola egiten dioten aurre injustiziari eta nola jartzen duten arriskuan beren askatasuna eta bizitza emakumeen eta komunitate osoaren eskubideak defendatzeagatik.
  2. Naturaren zaindariak: hartan, lurraren, klimaren eta ingurumenaren defentsa lantzen da.
  3. Eskubide ez-hipotekatuak: ikusgarri egiteko emakumeek nola egiten dieten aurre eskubide ekonomiko eta sozialen murrizketei.
  4. Baimenik eskatu gabe: ikusgarri eginez emakumeek bizitza publikoan parte hartzeko egiten duten iraultza.
  5. Gerra emakumeei: gatazka armatuetan emakumeek jasaten duten genero biolentziaren salaketarekin.
  6. Seguru bizi eta lan egiteko leku bat: aurkezteko zein den emakume migratzaileen eta errefuxiatuen egoera, bai eta nola sortzen dituzten elkarren arteko aliantzak aurrera egitearren
  7. Nire gorputza da, eta nik bakarrik erabakitzen dut: herrialde batzuetako biolentzia sexualaren eta abortuaren kriminalizazioaren kontrako borroka lantzen du.
  8. Ospa dezagun!: duela gutxiko lorpenak aurkezten dira.

Argazkiekin batera emakume inspiratzaile batzuen historia kontatuko dugu, zeinak, zenbait arlotatik, emakumea ikusten eta tratatzen den modua aldatzea baitute helburu, eta baita lorpen ere.