Programa
Lauhileko honetan “Gaur egungo literaturako zenbait ahots” izanen da eztabaidarako gaia. Kontatzeko modu ezberdinetara hurbilduko gara, darabilten lexikotik aukeratu dituzten gaietara arteko alderdiak aztertzeko.
- Brenda Navarro idazle mexikarraren Ceniza en la boca narrazioak ispilu baten aurrean jarriko gaitu. Gaindituko ote dugu proba?
- Panza de burro kontakizunean Andrea Abreuk amona baten eta haren bilobaren arteko harremanaren berri emanen digu, baina Kanarietako dialektoaz ere ikasiko dugu zerbait.
- Alejandro Palomasen Una madre; noizean behin, aurpegian irribarrea marraztuko digun gauza fresko bat irakurtzeko gogoa izaten dugu. Kasu honetan, paregabea, indartsua eta aldi berean ahula den pertsonaia baten eskutik etorriko da.
- Laugarren irakurketa zehazteke dago