Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Ekintza Klimatikoko Taldea

  • Doakoa

Programa

urriak 2

AURKEZPENA

Ikastaroaren eta taldearen aurkezpena. Klima-aldaketaren eta gizarte- eta ingurumen-erronkaren hastapenak. Talde-ekintzen/banakako ekintzen garrantzia.

urriak 30

MOLDA ZAITEZ BIZITZARAKO

Gure ondasun- eta zerbitzu-kontsumoaren argazkia eta gure kontsumo aztarna murrizteko banaka nahiz taldean gauzatzeko proposamenak.

azaroak 27

ENERGIA POSITIBOA

Energia-kontsumoaren jatorri ugariak, trantsizio energetikorako proposamenak eta konpromisoak eta energia-komunitate bat gertutik ezagutzea.

abenduak 18

KERIK GABE MUGI ZAITEZ

Pertsonen eta ondasunen garraioak eta mugitzeko moduak ondorioak ditu klimaren aurkako ekintzan. Mugikortasun eredua aldatzea funtsezkoa da trantsizio ekologikorako.

urtarrilak 29

ELIKA ZAITEZ KLIMA ALDAKETA ELIKATU GABE

Jaten dugunak aztarna uzten du. Hura ezagutzeak aztarna murrizteko arrastoak emanen dizkigu.

Otsailak 26

ESPERIENTZIA KOLEKTIBOAK

Banakako ekintzak garrantzitsuak dira trantsizio ekologikorako, baina, zalantzarik gabe, ekintza kolektiboak dira giltza. Bide horretan diharduten esperientzia kolektiboak ezagutuko ditugu.

Martxoak 26an

NATURAREKIKO KONEXIOA BERRESKURATZEA

Naturarekin konektatzeak sendatu egiten gaitu eta natura-ingurunearekin dugun harremana hobetzen du. Trantsizio ekologikorako bidean, garrantzitsua da geldialdiak egitea eta berriz konektatzea, norabidea ez galtzeko.

apirilak 23

ITXIERA

Prozesua ebaluatzea. Horretarako banakako aldaketak eta kolektiboak zenbatuko dira. Prozesuaren itxiera eta ospakizuna.