Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste antzezlan batzuk

Antzezlana: *Txertatu hemen izenburua*

Emanaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Iruñeko Gazteriaren Etxean

“Inprofesionalak” gara, NUPeko antzerkiko inprobisazio-taldea.

"*Txertatu hemen izenburua*" da gure lehen muntaia, inprobisazioaren munduan ezagunak diren jokoetan oinarritutako hainbat eszena biltzen dituena. Ikusleek eta aktoreek berek eszena ezin hobeak, dibertigarriak eta fantastikoak biziko dituzte.

Ikuskizun honetan ikuslearen parte-hartze zuzena izatea espero dugu, beraz... Egon zaitezte prest!

 

                                 

 

Noiz eta non izanen diren emanaldiak:

   - 2023ko maiatzaren 5ean, Iruñeko Gazteriaren Etxean.
   - 2023ko maiatzaren 10ean, NUPeko Ikasgelategiko 201 gelan, 18:00an edo 19:30ean.


Antzezleak:
Luana Aguerri
Jokin Aranguren
Hodei Brito Montón
Nacho Domínguez
Amaia Femia
Saioa González
Jose Javier Hernández
Xabier Salinas
Elisabet Valls


Zuzendaria:
Carlos Rodríguez

 

SORMENEZKO ANTZERKIAn helburua ez dago emaitzan, prozesuan baizik: talde-lana, adierazpen gaitasunak hobetzea eta ikuspegi kulturalak, sozialak eta pertsonalak zabaltzea.

Prozesua amaitzeko, ikusleak baino ez zaizkigu falta. Zatoz!