Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Mindfulness teknikak: oraina bizitzea

Aurkezpena

López-Hernáez ikertzailearen azterlanek diotenez (2015, 2016, 2017 eta 2019), Mindfulness teknikak denbora luzez praktikatzeak hobetu egiten ditu autoerrealizazioa eta garapen pertsonala, zereginetako motibazioa, errendimendu akademikoa eta kontzentrazioa eta giro sozioemozionala, besteak beste, hezkuntzaren, gizartearen eta psikologiaren eta emozioen esparruan.

Ikastaroaren helburuak:

Ikastaroaren helburua Mindfulness jardueren programa bat gauzatzea da, NUPeko pertsonen trebetasun psikoemozionalak hobetzeko eta arlo horretako prestakuntza emateko. Halaber, egiaztapena eman nahi zaie etorkizunean jarduera horiek beren bizitza pertsonalean eta profesionalean erabil ditzaten.