Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

David Marcén Churío Plaza de la Cruz BHIko ikasleak brontzezko domina lortu du Espainiako Olinpiada Matematikoan

David Marcén Churío Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko ikasleak brontzezko domina lortu du Espainiako  LXI. Olinpiada Matematikoan. Joan den asteburuan, Gijonen (Asturias) egin zen. Foru Komunitatea ordezkatu zuen Gijongo lehiaketan, Anuar Egozcuerekin (Navarro Villoslada BHI) eta Oroel Villanúarekin (Sancho III el Mayor BHI) batera


David Marcén Churíok bigarren postua lortu zuen txapelketako tokiko fasean. Fase hori joan den urtarrilean egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Fase horretan bertan, Anuar Egozcue Sghir Iruñeko Navarro Villoslada BHIko ikaslea izan irabazlea, eta Oroel Villanúa Biescas Tafallako Sancho III el Mayor BHIko ikaslea hirugarren postuan sailkatu zen. Hiru ikasle horiek Nafarroa ordezkatu zuten olinpiadaren fase nazionalean.

Informazio gehiago