Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Dibulgazio-lehiaketa Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira egin da G9-SCIENCE4ALL proiektuaren barruan
Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko DBHko hirugarren ikasmailako ikasleak saritu dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) “Itsaso bete zientzia” lehiaketan. Gaur, ostirala, ekainak 6, egin da lehiaketa erakunde akademikoan, eta Kultura Zientifikoaren Unitateak antolatu du. Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetzaren menpe dago atal hori. Dibulgazio-lehiaketa bat da, Unibertsitateen G-9 Taldearen G9-SCIENCE4ALL proiektuko Ozeanoen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan, eta ozeano, itsaso, ibai eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziaz hausnartzea du helburu.