Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ikuskizuna, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) finantzatzen du eta Tuterako Zientziako eta Ondareko Errege Bardea Katedraren eta Iruñeko Udalaren laguntza du
Aurreko asteburuan, osotara 589 lagun joan ziren “UPNA Show” monologo zientifikoen ikuskizunetara. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu zituen ezagutza zientifikoa gizarteari modu dibertigarrian eta zorroztasunik galdu gabe hurbiltzeko. Emanaldiak bi gunetan egin ziren: maiatzaren 23an, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian, 349 ikuslerekin; eta maiatzaren 24an, larunbata, Iruñeko Iturramako Civivoxen, 240 ikaslerekin.