Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Maiatzaren 23an, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian emanen dute “UPNA Show”, eta maiatzaren 24an, larunbata, Iturramako Civivoxen
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamaika ikertzailek “UPNA Show” bakarrizketen ikuskizunaren bigarren edizioan parte hartuko dute. NUPek antolatu du ikuskizuna, eta bi emanaldi izanen dira: bata maiatzaren 23an, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian (20:00etan), eta bestea, maiatzaren 24an, larunbata, Iturramako Civivoxen (19:30ean). Bi kasuetan, ikuskizunerako sarrera doakoa da, eta gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira bi txarteldegietan.