Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Plaza de la Cruz BHIko bi ikaslek Izarbeibarko nekazaritzako lurrei buruz egindako azterlan bat aitortu du Lurzoruaren Zientziaren Espainiako Elkarteak. Ivana Kirilova Stanchova eta Miren Zorrilla Vazquez Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko batxilergoko 2. ikasmailako ikasleek bigarren saria lortu dute Lurzoruaren Zientziaren Espainiako Elkarteak (SECS) maila akademiko horretako ikasleek egindako ikerketa-lanak saritzeko antolatutako lehiaketa nazionalean. Izarbeibarko (Nafarroa) nekazaritzako lurrari buruzko azterlana ikastetxearen Ikerketako Batxilergoko (Ib+) programaren barruan garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleen tutoretzapean.