Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Itsaso bete zientzia”, dibulgazio-lehiaketa antolatu du Nafarroako bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat, eta taldeka edo ikastetxeka parte hartuko dute. Helburua da ozeano, itsaso, ibai eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziaz gogoeta egitea. Lehiaketaren oinarriak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko. Kultura Zientifikoaren Unitateak bultzatu du lehiaketa. Erakunde hori Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mendean dago.
Jarduera Ikertzaileen Gau Europarraren barruan eginen da. Europar Batasunak finantzatzen du Ikertzaileen Gau Europarra, eta NUPek Unibertsitateen G9 Taldearen eskutik parte hartzen du. G9-SCIENCE4ALL proiektua Europar Batasunak finantzatu du, Horizon Europe programaren bidez. Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa, 101162477 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren bidez.