Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Gaur, ostirala, martxoak 28, suziri batek bultzatutako satelite txikiak jaurtiko dira, eta larunbatean proiektuak aurkeztu eta sariak banatuko dira Baluarten
Gaur eta bihar, martxoak 28 eta 29, Nafarroako CanSat eskola-lehiaketaren VII. edizioaren finala eginen da Lerinen eta Iruñean, hurrenez hurren. Iruñeko Planetarioa – NICDO, Nafarroako Gobernua eta Nasertic dira ekimenaren antolatzaileak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) laguntzarekin. Lehen egunean, ikasleek diseinatutako sateliteak jaurtiko dituzte suziri baten bidez, eta larunbatean, berriz, talde irabazlea nor izan den erabakiko da Baluarte Biltzar Jauregian, jendaurreko final batean.