Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Aditeche-en "Zientzialari emakume ilustratuak" erakusketa NUP-en egonen da ikusgai

Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) aldi baterako utzi diote “Zientzialari Emakume Ilustratuak” erakusketa. ADItech-ek antolatu du, unibertsitatea kide duen Nafarroako I+G+Bko Sistemaren (SINAI) koordinatzaileak. Gaur, otsailak 11, inauguratu dute erakusketa, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, eta inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute Juan Luis García Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko errektoreordeak eta Diego Garrido ADItecheko zuzendari nagusiak. Maruxa Arana ADItecheko Bikaintasuneko eta I+G+Bren Dibulgazioko arduradunak aurkeztu ditu lanak.


Informazio gehiago