Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

2024(e)ko azaroaren 22a

40 lagun joan dira NUP-en “Sukaldariak eta zientzia” dibulgazio programaren udazkeneko lehenbiziko saiora

Ekitaldia Baluarteko Verduarte jatetxean izan zen, eta azaroaren 28an eta abenduaren 5ean beste saio batzuk eginen dira

 

Osotara 40 lagun joan ziren “Sukaldariak eta zientzia” dibulgazio programaren udazkeneko lehenbiziko saiora. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende dagoen Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez sustatutako dibulgazio zientifikoko proposamen bat da. Saioa Verduarte jatetxean egin zen “Barazkiak eta izotza” izenburupean. Azaroaren 28an eta abenduaren 5ean beste saio bana eginen da.

Informazio gehiago