Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

“Zero hondar” jardunaldiak prestakuntza teoriko-praktikoa emanen die NUP-eko ikasleei, elikagaiak alferrik galtzea eragozteko

Saioa irailaren 20an izanen da, ostirala, 09:00etatik 15:00etara, Sario eraikinean, eta zenbait errezeta prestatuko dira

Heldu den irailaren 20an, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Zero hondar” jardunaldia antolatu du. Jardunaldia elikagaien industriarekin lotutako unibertsitateko titulazioetako ikasleentzat eta Ostalaritza Eskola-Burlata IIPko ikasleentzat da, eta prestakuntza teoriko-praktikoa emanen da elikagaiak alferrik galtzea eragozteko. Jardunaldian hitzaldi labur batzuk eginen dira adituen eskutik, eta gero ikasitakoa praktikara eramanen da lantaldeetan aipatutako errezeten bidez. Saio 09:00etatik 15:00etara izanen da Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, eta hara joateko behar den inprimakia bete behar da. 

 

Informazio gehiago