Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Jende guztiarentzako hogeita hamar bat jarduera NUP-eko Ikertzaileen Gau Europarrean

Iruñeaz eta Atarrabiaz gain, San Adrianen eta Lizarran ere izanen dira jarduerak aurten, eta Unibertsitateko 80 bat zientzialarik hartuko dute parte.

Irailaren 27an, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak doako 30 bat dibulgazio-jarduera eginen ditu, publiko guztiei zuzendurikoak, Ikertzaileen Gau Europarrean. Jardueren artean daude lantegiak, hitzaldiak, ibilaldiak naturan, esperimentuak, monologoak, lehiaketak eta dastaketak; hori guztia artea, zientzia eta herritartasuna uztartuz, eta NUPeko 80 zientzialari inguruk gidatzen dituzte.

 

Informazio gehiago