Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Iruñeko Bigarren Hezkuntzako ia bostehun ikaslek hartu dute parte NUPeko unibertsitateko bizitzari buruzko dibulgazio-saioetan

Graduatu berriek eta azken ikasturteetako ikasleek hiriburuko bost ikastetxetan kontatu dituzte beren ikasketa-amaierako lanak eta esperientziak
 
Nafarroako Unibertsitate Publikoko NUPen korrespontsalak proiektuak laugarren urtea bete du ikasturte honetan. Graduatu berri diren bederatzi lagunek eta azken ikasmailetako ikasleek hartu dute parte, eta diziplina anitzeko taldeetan banatuta joan dira ikastetxeetara, beren ikasketen amaierako lanen edukia azaltzeko eta kontatzeko nolako esperientzia akademiko eta pertsonala izan duten Unibertsitatean. Iruñeko bost ikastetxetako DBHko, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko 450 ikasle joan dira dibulgazio-saioetara.
 

Informazio gehiago