Dibulgazio-lehiaketa Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira egin da G-9 Taldearen G9 Missions proiektuaren barruan
Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko DBHko lehen ikasmailako eta ikastetxe bereko DBHko bigarren ikasmailako ikasleek lehen sari bana eskuratu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) “Itsaso bete zientzia” lehiaketako idazketa, ikus-entzunezko artistika eta artistika plastikoa kategorietan hurrenez hurren. Lehiaketa duela gutxi egin da erakundean. Dibulgazio-lehiaketa bat zen, Unibertsitateen G-9 Taldearen G9 Missions proiektuko Ozeanoen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan, eta ozeano, itsaso, ibai eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziaz hausnartzea du helburu.