Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

2024(e)ko maiatzaren 29a

NUP-eko hamahiru ikertzailek jende guztiari zuzendutako bakarrizketa zientifikoen ikuskizun bat eginen dute ostiralean eta larunbatean

“UPNA Show”, maiatzaren 31n, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian, eta ekainaren 1ean, larunbata, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamahiru ikertzailek “UPNA Show” bakarrizketen ikuskizunean parte hartuko dute. Erakundeko Kultura Zientifikoaren Unitateak antolatu du, eta bi emanaldi izanen dira: bata maiatzaren 31n, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian, eta bestea ekainaren 1ean, larunbata, Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan. Bi kasuetan, ikuskizuna 20:00etan izanen da, eta sarrera doakoa izanen da gonbidapena aldez aurretik hartuta bi lekuetako txarteldegietan, eta Iruñeko emanaldiaren kasuan, telefono bidez ere erreserbatzen ahal da 948 066 060 telefono-zenbakian, edo La Morea merkataritza-gunean hartzen ahal da.

Informazio gehiago