Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Iruñeko Planetarioak erakusketa interaktibo bat izanen du maiatzaren 18ra arte, irudiz, errealitate areagotuz eta 3Dko animazioz betea.
"Argiak, errealitate areagotua eta akzioa!" izeneko erakusketa interaktiboa egonen da ikusgai Iruñeko Planetarioan maiatzaren 18ra arte. Artearen kontzeptu berri bat da, argiaren eta materiaren interakzio mikroskopikoetan oinarritua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Industria Elkarteak (AIN) antolatu dute. Zur eta lur utziko ditu ikusleak artea, zientzia eta teknologia nahasten dituen erakusketa horrek; izan ere, kolore, patroi eta forma txundigarriak ikusiko dituzte, mikroskopio bidez soilik ikus daitezkeenak, irudi zirraragarri, errealitate areagotu eta 3Dko animazioetan.