Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Aurten zortzi programa berri eginen dira Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren finantzaketarekin
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zortzi kapitulu berri eginen ditu, lau gaztelaniaz eta lau euskaraz, podcast formatuko zientzia-dibulgazioko kanalerako: “Ciencia al punto” eta “Zientzia puntu-puntuan” . Programa honek dagoeneko 51 kapitulu ditu (28 gaztelaniaz eta 23 euskaraz) eta bere helburua da unibertsitateko irakasleek herritarrei hurbiltzea zientziako, teknologiako eta berrikuntzako egungo edukiak.