Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Edgar Araiz eta Pablo Patús NUP-eko Egresatuek irabazi dute “Hiru Minutuan” lehiaketa, Masterreko eta Graduko ikasketetan hurrenez hurren

Ikasketa amaierako lana 180 segundoan hobekien azaldu zutelako aukeratu zituen epaimahaiak, beste lau sariturekin batera

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako “Hiru minutuan” lehiaketaren zazpigarren edizioaren irabazle izan dira Edgar Araiz Huarte, masterreko modalitatean, eta Pablo Patús Díaz, gradukoan. Finala, atzo arratsaldean egin zen (osteguna, azaroak 17), Iruñeko Arrosadiko campusean. Masterreko kategorian, Joao Paulo Araujo Monteirok bigarren egin zuen, eta Peio Ardaiz Galek hirugarren. Graduko ikasketetan, Christian Artola de Almeidak irabazi zuen bigarren saria, eta José Javier Roldán Babianok hirugarrena. Lehiaketak beren ikasketa amaierako lanak 180 segundoan hobekien komunikatu dituztenen lanak saritu ditu, eta guztira 2.000 euro banatu dizkie irabazleei: 1.000 euro graduko kategorian, eta beste 1.000 masterrekoan. Modalitate bakoitzean 500 euro eman ziren lehenbiziko sariagatik, 300 bigarrenarengatik eta 200 hirugarrenarengatik.

Informazio gehiago