Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

“Arte garaikideari begiratzearen zientzia”

Artelan ezagunek eta mugimendu artistiko modernoek –hala nola grafitiak edo pop arteak– zientziarekin duten harreman estua ezagutuko dugu, artistek inspirazio-iturri izan zituzten tekniken bilakaeratik hasi eta materialen irakurketa poetikoraino. Hormigoizko eskultura batek eta brontzezko eskultura batek ez dute esanahi bera, ez eta olio-pintura batek eta akriliko batek ere. Ez arte abstraktua ez grafitia ez lirateke orain direna, pintura akrilikoa asmatu izan ez balitz. Badira istorio liluragarri batzuk zientzia eta artea lotzen dutenak eta bien arteko muga ezabatzea lortzen dutenak.

Hizlaria: Deborah García Bello (Kimikaria eta dibulgatzaile zientifikoa)

Zikloa: "Artea, Zientzia eta Teknologia"

Tokia: Nafarroako Museoa (San Domingo kalea, 47 Iruñea)

Noiz: abenduak 12, asteazkena. 19:30ean

Hartzailea: edonor. Sarrera librea aretoa bete arte

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU)

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua - Nafarroako Museoa

Finantzatzaileak: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa

Ziklo osoari buruzko informazio gehiago