Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

"Aurpegi eria. Pintura unibertsalean barrena egindako bidaia aurpegiko eritasunak ulertzeko”

Artista ezagunen pintura unibertsaleko maisulanak aztertuko dira, hala nola Rembrandten, Van der Weydenen, Ghirlandalioren, Velázquezen edo Van Goghen lanak. Izan ere, pintura horietako protagonistek patologiaren bat dute aurpegian eta/edo lepoan.

Hizlaria: Florencio Monje Gil (doktorea Medikuntzan, aurpegi-masailetako kirurgialaria eta bere espezialitate medikoa pinturarekin uztartzen duten bi libururen egilea).

Zikloa: "Artea, Zientzia eta Teknologia"

Tokia: Nafarroako Museoa (San Domingo kalea, 47 Iruñea)

Noiz: abenduak 13, osteguna. 19:30ean

Hartzailea: edonor. Sarrera librea aretoa bete arte

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU)

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua - Nafarroako Museoa

Finantzatzaileak: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa

Ziklo osoari buruzko informazio gehiago