Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Olinpiada Matematikoa

Olinpiada Matematikoak ikasle gazteen arteko lehiaketak dira, eta haien helburu nagusia da matematikaren ikasketa bultzatzea eta zientzia horretan talentua duten pertsonak garatzea. Lehiaketak hiru fase ditu (lokala edo eskualdekoa, nazionala eta nazioartekoa), eta zailtasun maila gero eta handiagoa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak prestakuntza-saioak antolatzen ditu Batxilergoko ikasleak Espainiako Olinpiada Matematikoko fase lokaletarako presta daitezen. Ez da matematikako ezagutza berezirik behar faseetako problemak ebazteko. Aitzitik, ikasleek arrazoiketa logikoa, sormena eta egoera berriei aurre egiteko gaitasuna erabil dezaten nahi dugu. Debekatuta dago probetan gailu elektronikoak erabiltzea; idazteko eta marrazteko beharrezkoak diren tresnak baino ezin dira erabili.

 

Espainiako LXI. Olinpiada Matematikoaren fase lokala NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakasleek antolaturiko proba da, eta 75 ikaslek hartu dute parte. Lehiaketa horren helburua da zientziarekiko eta bereziki matematikarekiko interesa piztea ikasle gazteengan, eta matematika-zientziak modu ludiko eta sortzailean dibulgatzea. Horrela, zientziaren arloko bokazioa sustatzen du, eta, gainera, diziplina horri buruzko aurreiritziak apurtzen dira.

Inguratzen gaituen munduari begiratzeko eta mundu hori interpretatzeko modu bat da matematika, eta onura asko ditu: sormen gaitasuna islatzen du, kontzeptu eta argumentuak zehatz adierazten ditu, ikasteko gaitasuna hobetzen du eta edertasun handiko elementuak ditu. Horren guztiaren gainetik, ordea, matematika ezinbesteko oinarria da gure zibilizazioa hobetzeko behar diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoak egiteko.

Olinpiada Matematikoa