“Emakumeak eta neskak zientzian” Jardunaldien II. edizioa
Jardunaldiak Erriberrin egiten dira, otsailaren 11n, emakume eta neskek zientzian duten parte-hartzearen munduko eguna baita. Haien helburua emakumeek STEM arloan ikusgarritasun handiagoa izatea da, eta, horrez gain, herritar guztiak eta Erriberriko Príncipe de Viana ikastetxe publikoko ikasleak zientziara eta teknologiara hurbilaraztea; horretarako, dibulgazio zientifikoko hitzaldiak, film proiekzioak eta parte hartzeko zenbait tailer eta proiektu antolatuko dira.