Non: Baserriberri taberna jatetxean (San Nikolas kalea, 32. Iruñea)
Zer ordutan: 17:00etatik 19:00etara
Hizlariak:
“Sukaldariak eta Zientzia” zikloko saio berri honetan, bermut nafar bat aurkeztuko dute, zeina NUPek egin baitu oinarri gisa EVENAk (Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroak) emandako urteko ardo gorri bat erabiliz. Pilar García Granero enologoak eta Montserrat Navarro ikertzaileak, elkarrizketa eta dastaketa gidatu baten bidez, bermutaren oinarrian den kontzeptua eta hura egiteko erabilitako prozesua aurkeztuko dituzte, eta bermutaren diseinuaren funtsezko puntuak nabarmenduko. Baserriberri jatetxeko sukaldariek diseinatutako aperitibo txiki bat emanen da bermutarekin batera.
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatea