Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

GTL History: Games to Learn History

Uste duzu Historia bideojokoekin ikasten ahal dela baina ez dakizu nola egin? Arduraduna: Iñigo Mugueta Moreno

Berrikuntza txertatu nahi zenuke zure ikastetxean eta esperientzia ludiko bat izan, ikasleentzat motibagarria? Bideo tutorial on bat behar duzu historiako bideojoko batekin hasteko? Ongi pasa eta ikasi GTL History.com webgunean

                               
                                Gozatu historiaz jolas bidez

Games to Learn History ekimena 2020. urtearen hasieran sortu zen, COVID-19aren pandemiagatik konfinatuta geunden garaian, “Historia eta Bideojokoak (I eta II)” ikerketa-proiektuen (www.historiayvideojuegos.com) eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Bideojokoak, hezkuntzarako aliatu ona” proiektuaren zabalpen moduan. Aipatutako proiektuak amaitzean sortu zen, eta, beraz, ez zen finantzaketarik lortu proiektu horien eta etorkizunean izan daitezkeen beste batzuen emaitzak hedatzeko.

Hori dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Íñigo Mugueta irakasleak inolako finantzaketarik gabe egin zuen webgunea, JIMDO doako softwarea erabiliz. Nahiz eta tresna hori oso baliagarria izan den ekimena abian jartzeko, ez da nahikoa proiektuak izan duen hazkundea kontuan hartuta. Hori hala izanik ere, proiektuak lau unibertsitatetako beste hainbeste ikerketa-talderen babesa du (Bartzelonakoa, Murtziakoa, Mar del Platakoa eta Huelvakoa), eta historiaren, hezkuntzaren eta bideojokoen arloko zenbait espezialistak argitaratutako 27 artikulu eta Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen 8 proposamen didaktiko hartzen ditu bere barnean.

2022an, dibulgazio zientifikoko jarduerak egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzen deialdiaren bitartez, proiektu horrek helburu izan zuen gtlhistory.com webgunea berritu eta haren edukiak streaming bidez publiko gazteari hedatzeko moduak esploratzea. Urte honetan, proiektuaren helburua lan lerro horrekin berarekin jarraitzea da, webguneari ikusgarritasun handiagoa emateko.

GTL History.com